UNED Pamplona - Cursos y Actualidad - “Inauteriak” hitzaldia, martxoaren 15ean, Karlos Irujo antropologoaren eskutik

“Inauteriak” hitzaldia, martxoaren 15ean, Karlos Irujo antropologoaren eskutik


“Inauteriak” hitzaldia, martxoaren 15ean, Karlos Irujo antropologoaren eskutik

Inauteriak oso jai konplexuak eta anitzak dira, bere barnean esanahi asko eta adierazpen oso ezberdinak biltzen dituztenak. Horien inguruan teorIa asko ekoitzi dira, bai jatorriari buruz, bai esanahiari buruz. Izan ere, inauterien ospakizunek oso erakargarriak suertatu dira historian zehar boterearen esparruan egoten zirenei (ospakizunak debekatzeko), nahiz eremu akademikoan.

Azken honetan eta XIX mendetik hona Antropologia izan da gai honen inguruan aritu direnak batez ere, garain garaiko teorien arabera bere balizko jatorria eta esanahiak argituz; baina ez da antropologoena ikuspegi bakarra izan: Psikologia ere hor egon da. Euskal inauteriaren kasuan ere, Etimologiak ere laguntzen saiatu da inauteriaren jatorriari buruz teoriak sortuz. Azken urteotan zabaldu izan den Ondare Materiagabearen kontzeptuaren barneratzeak ere, inauteriari buruz daukagun eta protagonistek daukaten ikuspegia aldatu egin du.

HIZLARIA

  • - KARLOS IRUJO ASURMENDI.  NUP-eko Gizarte eta Kultur Antropologiako irakasle elkartua.

DATA/ORDUA

  • - Martxoaren 15ean, asteazkena, arratsaldeko  17:00etan.

LEKUA: UNED Pamplona Zentroan (Sadar Kalea z/g).

MATRIKULA ONLINE: Sarrera doan, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da: www.unedpamplona.es/matricula

INFORMAZIO GEHIAGOactividades@pamplona.uned.es / 948 243250 / www.unedpamplona.es