BOLUNTARIOTZA PROGRAMA

UHUN Iruñean boluntariotza programa bat dago, eta haren helburua da zentroko ikasleen elkartasuna sustatzea, Nafarroako hainbat erakunde eta elkartetan boluntariotza esperientziak bultzatuta. 

Proiektuak, hain zuzen, misio bikoitza du. Alde batetik, lankidetzarako loturak sortzea Unibertsitatearen eta Nafarroako erakundeen eta elkarteen artean, eta beste aldetik, boluntariotzako esperientziak eskaintzea UHUN Iruñeko ikasleei.  

 

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Unibertsitatean elkartasunezko esperientziak indartzea.
  • Nafarroako erakunde eta elkarteekin elkarlanean aritzeko bitartekoak garatzea.
  • Boluntariotzako aukerak eraikitzea, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko, etorkizuneko enplegagarritasunerako.
  • Unibertsitatea Nafarroako gizartearen errealitatera hurbiltzea.

 

 

Erakunde kolaboratzaileak

  

Programa hau gauzatu ahal izateko, orain arte, lankidetza hitzarmenak egin dira erakunde hauekin: Nafarroako Garun Lesioko Elkartea (ADACEN), Nafarroako Diabetes Elkartea (ANADI), Nafarroako Itxaropenaren Telefonoa Nazioarteko Elkartea, ANDAR elkartea, Ezgaitasun Psikikoa duten Pertsonen Aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS), Nafarroako ASPACE, Ilundain Haritz Berri Fundazioa, Itaka-Eskolapioak Fundazioa, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Sozietatea (KAMIRA), Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioa–SUSPERTU, Andosilla, Azagra, Carcar eta San Adriángo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, eta Organización de Cooperación y Solidaridad Internacional (OCSI).

 

 Nola lagundu proiektuan. Boluntariotza fitxa

 

Proiektu honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek boluntariotza fitxa bete dezakete eta helbide elektroniko honetara bidali: voluntariado@pamplona.uned.es 

Argibide gehiago izateko, boluntariotzaren arloko arduradunarekin harremanetan jarri behar da, posta elektronikoaren bidez (voluntariado@pamplona.uned.es), telefonoz (948 243250) edo ikastetxeko idazkaritzan.

© 2013 UHUN Iruña Sadar kalea z/g, 31006 Iruñea. Nafarroa. Tel. 948 24 32 50 info@pamplona.uned.es UHUNeko campusa I Kontaktua Eduroam
Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información