UNED Pamplona - Zentroa - UHUN Iruña Soldarioa (RSU)
  • Kokalekua
  • Zuzendaritzako organoak
  • Gardentasun ataria
  • UHUN Iruña Soldarioa (RSU)
  • Kalitate
  • Araudia

UHUN IRUÑA SOLDARIOA (RSU)

UHUN Iruñean boluntariotza programa bat dago, eta haren helburua da zentroko ikasleen elkartasuna sustatzea, Nafarroako hainbat erakunde eta elkartetan boluntariotza esperientziak bultzatuta. Proiektuak, hain zuzen, misio bikoitza du. Alde batetik, lankidetzarako loturak sortzea Unibertsitatearen eta Nafarroako erakundeen eta elkarteen artean, eta beste aldetik, boluntariotzako esperientziak eskaintzea UHUN Iruñeko ikasleei.  

Helburu nagusiak hauek dira:

Unibertsitatean elkartasunezko esperientziak indartzea.

Nafarroako erakunde eta elkarteekin elkarlanean aritzeko bitartekoak garatzea.

Boluntariotzako aukerak eraikitzea, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzeko, etorkizuneko enplegagarritasunerako.

Unibertsitatea Nafarroako gizartearen errealitatera hurbiltzea.

Erakunde kolaboratzaileak 

Programa hau gauzatu ahal izateko, orain arte, lankidetza hitzarmenak egin dira erakunde hauekin: Nafarroako Garun Lesioko Elkartea (ADACEN), Nafarroako Diabetes Elkartea (ANADI), Nafarroako Itxaropenaren Telefonoa Nazioarteko Elkartea, ANDAR elkartea, Ezgaitasun Psikikoa duten Pertsonen Aldeko Nafarroako Elkartea (ANFAS), Nafarroako ASPACE, Ilundain Haritz Berri Fundazioa, Itaka-Eskolapioak Fundazioa, Gizarte Ekimeneko Kooperatiba Sozietatea (KAMIRA), Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioa–SUSPERTU, Andosilla, Azagra, Carcar eta San Adriángo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, eta Organización de Cooperación y Solidaridad Internacional (OCSI).

Nola lagundu proiektuan. Boluntariotza fitxa

Proiektu honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek boluntariotza fitxa bete dezakete eta helbide elektroniko honetara bidali: voluntariado@pamplona.uned.es

Argibide gehiago izateko, boluntariotzaren arloko arduradunarekin harremanetan jarri behar da, posta elektronikoaren bidez (voluntariado@pamplona.uned.es), telefonoz (948 243250) edo ikastetxeko idazkaritzan.

LIBURU SOLIDARIOEN KANPAINA. EGIN ZAITEZ HEZKUNTZA-EMAILE

Iruñeko UHUN zentroan, gainera, Liburu solidarioakekimena gauzatzen da. Zentroko liburu dendaren atartean, liburutegian garbitutako liburuak daude erabilgarri, nahi duenak interesatzen zaizkion liburuak aukeratu ahal izan ditzan eta emaitza bat egin, nahi izanez gero, UHUN Iruña Solidarioa programarako kokatutako postontzian. Aldian behin, liburu berriak jartzen joango da liburu dendako atartean. UHUN Iruña Solidarioa programaren xedea da zailtasun ekonomikoak dituzten Iruñeko UHUN zentroko ikasle guztiei unibertsitate mailako irakaskuntzan sartzea eta beren ikasketetan jarraitu ahal izatea erraztea.