Liburutegia

  • Liburutegia
  •     - Zerbitzuak
  • MAILEGUAK ETA ITZULKETAK
  • Erakusketak

MAILEGUAK ETA ITZULKETAK

LIBURUTEGIKO ERABILTZAILEAK

Gauden urtean Iruñeko zentroko ikasleak direnak, irakasleak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak. Ezinbestekoa da beti UHUNeko ikasle agiria aurkeztea, idazkaritzan jaulki eta ematen dutena.

Etxera eramateko mailegu zerbitzua beste baten esku uzteko, delegatzeko, baimena eska daiteke, egun jakin baterako edo aldi zehatz baterako. Kontsultatu baimena delegatzea baimentzeko baldintzak eta betebeharrak.

Hasiera batean, zerbitzu hau Iruñeko zentroko ikasleentzat da. Dena den, zenbait kasutan, aukera emango zaie mailegu zerbitzu hau erabiltzeko beste ikasle batzuei. Kontsultatu beste ikastetxe batzuetako ikasleentzako araudia.

 

Liburutegiko mailegu zerbitzuan alta egitea eta berritzea 

Alta aurrez aurre egin behar da, agiri eguneratua eta indarrean dagoena aurkeztuta. Ikasturte bakoitzean egiaztatuko da ikaslea matrikulatuta dagoen edo ez. Matrikula egiteko epean, eska daiteke matrikularen sinestamendua edo zertifikatua aurkezteko.

Ikasturte bakoitzean maileguan hartzeko baimena berritzen da, ikasleak matrikulatuta jarraitzen duela egiaztatuta.

Erabiltzaile bakoitzari PIN kode bat ematen zaio, eta horren bidez erabiltzaile fitxa kontsultatu eta maileguak berritu ditzake.

 

Mailegua

Erabiltzaile bakoitzak hiru dokumentu eduki ditzake maileguan aste batean.

Jarraibide laburrak: nola kontsultatu erabiltzaile fitxa: nire maileguak eta erreserbak

 

Erabiltzaileak 

Dokumentu mota

Maileguan hartzeko aldia

Berritzeak

Erreserbak

Ikasleak

Maileguak, guztira: 3

Liburuak

Aste bat

2

2

Ikus-entzunezkoak

Aste bat

1

Irakasleak 

Maileguak, guztira: 5

Liburuak

Aste bat

2

2

Ikus-entzunezkoak

Aste bat

1

AZL

Maileguak, guztira: 3

Liburuak

Aste bat

2

2

Ikus-entzunezkoak

Aste bat

0

 

MAILEGATU EZIN DIREN MATERIALAK

Hiztegiak, entziklopediak eta atlasak.

Aldizkariak eta aldian behingo argitalpenak (une baterako utzi ahal izango dira, kontsultatzeko edo erreproduzitzeko).

“EXCLUIDO DE PRÉSTAMO” (ezin da mailegatu) etiketa daramaten guztiak.

 

BERRITZEAK

Bi aldiz berritu ahal da mailegua (aldi horietako bakoitza aste baterako), baldin eta dokumentuaren gainean ez badago erreserbarik. Hain zuzen ere, mailegua berritzeko, liburutegian bertan, telefonoz edo lotura honen bidez egin daiteke.

Jarraibide laburrak: nola berritu dokumentuen mailegua

OHAR GARRANTZITSUA

Maileguak Internet bidez berritzen direnean, maileguaren orrian adierazitako eguneko 22:59an amaitzen da beti haien epea. Maileguak epetik kanpo itzultzeak berekin dakar egun bateko zigorra, atzeratu den egun eta dokumentu bakoitzeko.

 

ZIGORRAK

Etxera eramateko mailegatutako dokumentuak itzultzeko epeak zorrotz gorde behar dira. Izan ere, epe horiek ez betetzeak berekin dakar zigorbat, atzeratu den egunak bider liburu kopurua eginda kalkulatzen dena (adibidez, 3 liburu bider 2 egun 6 eguneko zigorra da). Dokumentuak galtzeak edo hondatzeak, berriz, berekin dakar haiek berriz jarri edo diruarekin ordaindu behar izatea. Dokumentuak itzultzeko, liburutegira joan daiteke, posta zertifikatuaren bidez bidal daitezke, beste pertsona batek eraman ditzake edo ikastetxearen sarreran dagoen postontzian utz daitezke.

Liburutegien arteko maileguko liburuak itzultzean atzeratuz gero, zigorra bikoitza izango da, atzeratzeak bi liburutegiri eragiten baitie. Hartara, honela kalkulatuko da: dokumentu kopurua bider atzeratutako egunak bider 2 (adibidez, 2 liburu 2 egun atzeratuta bider 2, 8 eguneko zigorra).

Erabiltzailea zigortuta dagoen bitartean, ezin da ezer hartu maileguan, ez berritzerik egin ez eta erreserbarik eskatu. Aurretik eskatutako erreserba bat iristen bada, ezabatu egingo da eta zerrendako hurrengo erabiltzaileari emango zaio.

 

ERRESERBAK

Maileguan utzita dauden dokumentuen bi erreserba egin daitezke gehienez. Liburutegian bertan, telefonoz edo erreserbak eskatzeko webguneko formularioarenbidez egin daiteke. Ezin dira erreserbatu apalategian eskuragarri dauden liburuak, mailegatu ezin direnak, erreserba eskatzen duen erabiltzaileari berari maileguan utzita daudenak, liburutegiko funtsean ez daudenak edo argitaratu ez direnak. Maileguan uzteko moduan daudenean SMS mezu bat bidaltzen da eta bi egun balioduneko epea dago mailegatzera joateko. Hartara, bi egun horiek igaro ondoren, erreserbak baliorik gabe gelditzen dira.

Liburuak mailegatuta daudela eta ez daudela erabilgarri ikusteko, kontsultatu Iruñeko katalogoa.

Jarraibide laburrak: nola kontsultatu erabiltzaile fitxa: nire maileguak eta erreserbak

 

Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información