UNED Pamplona - Zerbitzuak - LIBURU DENDA

    Liburu denda

  • LIBURU DENDA
  • Horario
  • Compras
  • UNED Pamplona Solidaria

LIBURU DENDA

UHUN Iruña zentroko liburu dendan, irakasgaiak prestatu ahal izateko beharrezkoa den material guztia du ikasleak. Hain zuzen, UHUNeko unitate didaktiko guztiak daude salgai, irakasgaien programak, addendakedo gehigarriak, gidaliburu didaktikoak, eta bai ikastetxean ematen diren irakasgai guztietako eskuliburuak ere. Material horiek ordaintzeko eskudirua edo kreditu txartela erabil daiteke.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948 24 36 08- Helbide elektronikoa: libreria@pamplona.uned.es 

ORDUTEGIA: 09:00-13:30 eta 16:30-19:00.

DESKONTUAK FAMILIA UGARIA DIREN IKASLEEI

2017-2018 ikasturte honetan, UHUNeko liburu dendak beherapenak egingo ditu familia ugaria diren ikasleen liburuen salmentan.

Deskontua %50ekoa izango da Kategoria Orokorrean eta %100ekoa Kategoria Berezian. Hain zuzen, material didaktiko inprimatuan baino ez dira aplikatuko deskontuak (beraz, ikus-entzunezkoetan, liburu elektronikoetan eta euskarri informatikoko materialean ez dira aplikatuko), UHUNeko argitaletxeak editatu duenean (ez da aplikatuko baterako argitalpenetan, Hizkuntzen Urrutiko Unibertsitate Ikastegiko materialean, ez eta etengabeko prestakuntzako ikastaroetako materialean). 

Ikaslea matrikula eginda dagoen irakasgaietako ikasteko oinarrizko material moduan agertuko dira materialak gidetan, indarrean dagoen ikastaroan, ikaskuntza arautuetan (gradua eta/edo unibertsitate masterra). 

Beharrezkoak diren dokumentuak:

- Familia onuradunek familia ugariaren titulu ofiziala aurkeztu beharko dute, indarrean dagoena, jatorrizkoa eta kopia bat. Kopia hori Iruñeko UHUN zentroko idazkaritzan egiaztatu edo konpultsatuko da. 

- Erosten dituen liburuak dagozkien irakasgaietan gauden ikasturtean ikasleak matrikula egin duela adierazten duen frogagiriaren kopia.